Udal zerbitzuetako greba abisatzeko sistema zalantzan jarri du PSE-EEk

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 30a, 00:00

Orkolaga kalea. Hernaniko alderdi sozialistak bidalitako argazkia.

Alderdi sozialistaren bozeramaileak azaldu du «informazio falta» egon dela, eta etorkizunean Udala «proaktiboagoa» izatea proposatu du.

Urriaren 25ean, greba orokorra egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan, eta Hernaniko zenbait udal-zerbitzuk grebarekin bat egin zuten. Alderdi sozialistak hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko langileen kasua ekarri du mahai gainera, ondokoa nabarmenduz: «legitimoki greba egiteko eskubidea baliatu zuten, eta ez zuten jaso astearte gauean uztea zegokion paper frakzioa». Hala ere, sozialisten ustez, «arazoa» hurrengo egunean sortu zen: «hernaniarrak konturatu zirenean ez zirela hondakinak bildu. Orduan, bizilagun askoak harridura eta haserrea adierazi ziguten, zinegotzi sozialistoi».

Ricardo Crespo talde sozialistaren bozeramaileak, aitortu du, Udalak asteazkenean argitaratu zuela greba egongo zela udal zerbitzuetan, «baina ez zen nahikoa izan, webgunean edota sare sozialetan argitaratzea. Ez zen nahikoa izan tokiko prentsan argitaratzea, baliteke herritar askok ez irakurtzea prentsa».

Horregatik, Crespok dio argi dagoela «informazio falta» egon dela, eta horregatik, etorkizunean Udalak «proaktiboagoa» izatea proposatu du, ondorengo adibidea elkarbanatuz: «bando bat jar zitekeen atari guztietan, hondakin bilketarik egongo ez zela jakinaraziz. Edo aurreko legegintzaldi sozialistek proposatu genuen testu-mezu bidezko abisatu eta alerta zerbitzua martxan balego, kasu horretarako erabil zitekeen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!