Arriatsun ikasitakoak gustora elkarrekin, ohiturari eutsiz

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 29a, 00:00

Arriatsu eskolako ikasle ohiak, urriaren 12ko bazkarian.

Urteroko zitari eutsiz, joan den urriaren 12an, Pilarika egunean, bazkaria eta arratsalde pasa egin zuten Arriatsu eskolako ikasle izandakoek. Kontu-kontari aritu eta giro ederra izan zuten guztiek elkarrekin, pasarte ederrak gogoratuz eta urteroko tradizioari helduz. Bazkaldu ostean, Maria Jesus Zabalo omendu zuten, eta esker hitzak adierazi ditu: «asko eskertzen dut ni omendu izana, pozez nago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!