Txintxeten aurkako martxa, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 29a, 00:00

Txintxetak eta iltzeak jaurtitzearen aurkako martxa zikloturista antolatu dute gaurko Urumea bailara inguruko zenbait taldek; Hernaniko Zikuñagako Ama taldea tarteko. «Azken boladan zulatu asko izaten ari dira Hernani eta Goizueta batzen dituen bidean, Ereñotzutik Aranoko bidegurutzera joateko zatian» aitortu dute, eta horregatik errepide hori hartuko dute zikloturistek gaurko martxan. Goizeko 08:45tan jarri dute hitzordua Karabelen, bertatik abiatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!