Ekhi Usarralde, Euskadiko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 28a, 00:00

Ekhi Usarralde (ezkerrean) txapelarekin, Zanbranan.

Ehiza txikiko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen hernaniarrak, txakurrarekin, Arabako Zanbranan.

Ekhi Usarralde Elizondo hernaniarrak irabazi du ehiza txikiko Euskadiko Txapelketa, txakurrarekin, junior mailan. Arabako Zanbranan jokatu zuten txapelketa, eta bere kategoriako sei partehartzaileen artean onena izan zen Usarralde. 1753,50 puntu pilatu zituen Txantxangorri elkarteko bazkide denak, hiru eper ehizatuta; eta alde nabarmenarekin nagusitu zen, Iker Basoco arabarraren (1603 puntu) eta Ander Gutierrez gipuzkoarraren (1102 puntu) aurretik.

 

San Huberto afaria Txantxangorri elkartean, azaroaren 3an

Bestalde, Txantxangorri elkarteak jakinarazi du, San Huberto afaria egingo duela datorren ostiralean, azaroaren 3an, elkartearen lokalean bertan. Bazkideentzako prezioa 20 eurokoa da, eta gainerakoentzako 30 eurokoa. Menua ere jakinarazi dute: kalabazin krema, albahaka eta feta gaztarekin; onddo-krepa, parmesanoa eta zezinarekin; tenperatura baxuko saiheskia, baby patatekin eta trufa-ajilimojiliarekin; eta Esnaleko delizia, izozkiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!