'La roca del león', Kanideren abenturen bildumako zazpigarrena

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 27a, 00:00

Iñaki Sainz de Murieta, 'La roca del león' liburuarekin.

Iñaki Sainz de Murieta idazle eta irakasle hernaniarrak liburu berria argitaratu du.

Kanideren Abenturak bildumaren barruan Iñaki Sainz de Murieta idazle hernaniarrak zazpigarren liburua argitaratu berri du. La roca del león izena du liburu berriak eta bertan  Kanidek bere familiaren baitako gertaera beldurgarri eta ustekabeko batzuei aurre egin beharko die. Atzealdeko trikuharri enigmatiko eta asaldagarriarekin, dolua eta emozioen kudeaketa izango dira sinbolismoz betetako liburu honetako elementu esanguratsuenetako batzuk. Bestalde, kanpamentuaren inguruan basapiztien presentzia mehatxagarriak eta pertsona maitatu batzuen erabaki eztabaidagarriek tribu-bizitzan mugarri bat ekarriko dute, eta gure protagonista behartuko dute jarrera helduagoa hartzera eta etorkizunean gero eta hurbilago hartu beharko duen rola balioestera, egoera kontuan hartuta.

Bildumako zazpigarren liburua ere, Miguel Berzosa ilustratzailearen laguntzarekin argitaratu du. Zaldien Koba izan zen lehenengoa, Suaren Zeremonia bigarrena. Lehendabiziko biak euskeraz eta gaztelaniaz irakurri daitezke. Ondorengoak, oraindik ere ez dira euskeratu, baina gaztelaniaz irakurri daitezke. Bildumako hirugarren liburua La mirada de la ballena izan zen eta ondoren etorri ziren: La tribu crece, La caza del bisonte eta El dolmen.

La roca del león zazpigarrena da, baina azkena ez da izango. Kanideren abenturek zaletu asko lortu dituzte eta irakurleen konfidantza ere bai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!