Erik Pomposo eta Eider Alonso izan ziren azkarrenak oztopo lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 00:00

Erakustaldia eskaini zuen Eider Alonso astigartarrak.

Karabeleko Belkara Auzo Elkarteak antolatu zuen lehenengo aldiz oztopo proba eta zazpi kilometroko ibilbidea osatu zuten partaideek.

Erik Pomposo eta Eider Alonso izan ziren azkarrenak Karabel Race OCR lasterketaren lehenengo edizioan. Belkara Auzo Elkarteak antolatu zuen lehenengo aldiz lasterketa Denontzaten laguntzarekin. Guztira zazpi kilometroko lasterketa izan zen, eta 15 oztopo gainditu behar izan zituzten partehartzaileek bi itzulietan. 40 neska mutil inguruk hartu zuen parte eta hasieratik nagusitu ziren Pomposo, gizonezkoen mailan, eta Alonso astigartarra, emakumezkoetan. Sekulako erakustaldia eskaini zuten partaide guztiek eta irudi ikusgarriak ikusi ziren. Iker Cocho izan zen bigarren eta Mikel Rosell hernaniarra hirugarren. Nahia Urrestik eta Nora Romanek osatu zuten emakumeen podiuma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!