Etzi emango dio hasiera Hernani Errotzenek, udazkeneko egitarauari

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 00:00

Lizarrara irteera antolatu du Hernani Errotzenek larunbaterako, eta autobusa 09:15etan abiatuko da, Hernanitik.

Aurtengo udazkenerako ere zenbait ekimen antolatu ditu Hernani Errotzen elkartean, eta horietan jorratuko dira, besteak beste, historia, herri oroimena edota euskal kulturaren garrantzia. 

Etzi emango zaie hasiera udazkenerako antolatutako ekitaldiei, Nafarroara irteera eginez. Hernanitik autobusa 09:10etan irtengo da, Biteri paretik. Lizarrara iristean bisita gidatua eskainiko dute, gaztelaniaz. Eguerdian, bazkari baten bueltan bilduko dira bertaratutakoak Aiegin, eta itzulera Lizarratik izango da, 17:00ak aldera. Astelehenerako ere zita garrantzitsua jarri du Hernani Errotzenek, izan ere,  Federico Krutwigen mendeurrena (1921-2021) hitzaldia prestatu dute euskeraz. Ezagutu behar den euskal igarleaz jardungo dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta euskeraz izango da. 

Eta azarorako ere zenbait hitzaldi eta jardunaldi antolatu dituzte Hernani Errotzeneko kideek, besteak beste, Xose Estevezek eskainiko duen La periferia contra el páramo eta Iñigo Larramendik eskainiko duen Ipar eta Mendebaldeko baskoiak Iruñeko Erresumaren sorreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!