Aromaterapia tailerra larunbatean, Portun

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00

Hilaren 28an eskainiko du tailerra Itziar Etxeberriak, eta parte hartzeko izena eman behar da (676 921 830).

Aromaterapia tailerra eskainiko du larunbatean Itziar Etxeberriak, Portuko Ibarrolaburu plazan. Goizeko 10:00etan hasiko da tailerra, eta bi orduko iraupena izango du. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da 676 921 830 telefonora idatziz. 

Tailer honekin, aromaterapiaren bidean modu seguru eta arduratsuan nola hasi ikasiko dute parte hartzaileek: «olio esentzialak, gure osasun, fisiko, mental eta espirituala orekatzeko eskaintzen dizkiguten aukera ugari ikusiko ditugu. Toxikorik gabeko anbientadore natural bat egiteko aukera izango da, lehen egunetik aromaterapiaren efektuez goza dezazun» azaldu du Etxeberriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!