Karabel auzoko komun publiko berriak erabilgarri daude dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00

Erabilgarri daude dagoeneko, Karabel auzoko komun publikoak.

Komun publikoen kanpoaldean bizikletak garbitzeko eta konpontzeko dorrea ere jarri dute.

Karabelgo komun publiko berriak erabilgarri daude dagoeneko, Zubipe futbol zelaiaren sarrera ondoan, hain zuzen. Udan hasi ziren lan hauekin, eta astelehen arratsaldean ireki ziren, herritarrek erabili ahal izateko. Irisgarritasun neurriak betetzen dituen komun bat eta zutikako pixalekua dute komun publiko hauek. 66.300,85 euro inbertitu ditu Udalak lan hauetan.

Karabelgo auzotarrek egindako eskaerari erantzunez sortu dira zerbitzu publiko berri hauek. 

Bizikletentzat, gunea

Horrez gain, komun publikoen kanpoaldean bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune berria ere sortu dute. Gune berri hau Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol sailak bideratu du. Edozein motatako bizikletak garbitzeko gunea da (hirikoa, mendikoa, errepidekoa). Behe-presioko garbiketa egiteko prestatua dago, «bizikletari kalterik ez egiteko», aitortu du Udalak. Eta gune honekin bizikletaren erabilera eta mantentze-lanak sustatu nahi ditu Hernaniko Udalak. Konponketak egiteko gunea ere jarri dute bertan, kiroldegiko sarreran dagoenaren modukoa. Bizikleta atontzeko oinarrizko tresnak daude; bizikletentzako ez ezik, ume-kotxeen eta gurpildun aulkien mantenurako ere balio dute erreminta horiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!