Dantza eta interakzioa bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Hori horrela, dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza, Biteriko oholtzan ikusteko aukera izango dute hernaniarrek, bihar. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da emanaldia eta dantzariak izango dira, Carmina Sánchez, Diego Bayona, Alberto Prado, David Ventosa, Juanma Aragón, eta Marcos Pardo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!