Dorleta Kortazarren ipuin kontaketa saioa ez da bihar izango

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 08:46

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria.

Urriko kultur agendan hala ageri zen, baina astelehenera aurreratu zuten saioa.

Ez da bihar izango hilabete honetako ipuin kontaketa saioa, Biteri kultur etxean, Dorleta Kortazarren eskutik. Hala ageri zen Hernaniko Udalaren urriko kultur agendan, eta hala argitaratu da gaurko Kronikan; baina bi egunez aurreratu zuten saioa, eta atzo arratsaldean izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!