Udal zerbitzuak itxita eta hondakin bilketarik ez, greba deialdiarengatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Garbitaniako langileek ere greba deialdiarekin bat egin dutenez, hondakinen bilketarik ez da izango gaur gauean.

Biharko, sektore publikoan greba deialdia egin dute sindikatuek, eta Hernaniko Udalako langileek greba horrekin bat egitea erabaki dutenez, bihar itxita egongo da Hernaniko Udala, eta haren zerbitzuak ere bai.  Era berean, Hernaniko Udalaz gain, kiroldegia, liburutegia, Udal Euskaltegia eta Udal Musika Eskola ere itxita egongo dira. 

Horrez gain, Garbitaniako langileek ere greba deialdiarekin bat egingo dutenez, hondakinen bilketarik ez da izango gaurtik biharrera. Ondorioz, asteartean paperik eta kartoirik ez da bilduko. Bihar bilketa ohiko legez egingo dute, hondakin organikoa bilduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!