Hazi bilketa larunbatean, Sagarreta Natur Taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Bildutako haziekin mintegi bat sortuko du Sagarreta Natur Taldeak.

Goizeko 09:30etarako jarri dute hitzordua, Ugaldetxon. Helburu nagusia da Haritz kandugabarearen haziak topatzea, Ortzaika basoan.

Hernaniko Sagarreta Natur Taldeak hazi bilketa antolatu du larunbaterako. Zazpi kilometro inguruko goiz pasa egingo dute, eta helburu nagusia da Haritz kandugabarearen (Qercus Petraea) haziak topatzea, Merkue mendiko Ortzaika basoan. Eta antolatzaileek diote beste zuhaitzen haziak ere bilduko dituztela, hala nola, gaztainondoa, lizarra, urkia... Sagarreta Natur Taldeak bertako zuhaitzen mintegi bat sortuko du bildutako hazi guztiekin.

Irteerarako hitzordua jarri dute, goizeko 09:30etan, Ugaldetxon. Ez da aurrez izena eman behar, Ugaldetxora kotxez joango dira parte hartzaileak. Sagarretak azaldu du norbaitek kotxez eramatea behar izanez gero, ingo@sagarreta.eus helbidera idazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!