Pentsamendu feminista gogoetagai bihar, Iratxe Retolazarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Bihar izango da aurreneko saioa, arratsaldeko 18:00etan, Iratxe Retolazarekin Kulturarteko Plaza Feministan.

Kulturarteko Plaza Femininistak 'Pentsamendu feminista gogoetagai' izeneko saioak antolatu ditu, biharko, azaroaren 22rako eta abenduaren 20rako. Gogoetarako eta trukerako espazio bat sortu nahi dute saio hauekin, eta «azken aldiko pentsamendu feminista batzuek sorturiko galderak, kezka, giltzarriak eta diskurtsoak izango dira eztabaidagai». 

Helburu nagusia da trukeari gune bat sortzea: «pentsamendu kolektiboa sustatzeko eta euskal imajinarioari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko feminista garatzeko asmoz», aitortu dute antolatzaileek.  

Horretarako, zenbait saio antolatu dituzte eta aurrenekoa bihar izango da. Leire Milikua Larramendiren, Lur gainean, itzal azpian: emakume nekazariak eta parte hartzea liburua izango dute hizpide. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da,  Kulturarteko Plaza Feministan eta bi orduko saioa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!