Martikorena bigarren, Pello Errota sariketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 00:00

III. Pello Errota Sariketako finalistak sariak banatu eta gero.

Bertso onenaren Mikaela Elizegi saria ere berak lortu du. Sariketa Jexux Mari Irazuk irabazi du.

Jexux Mari Irazu gailendu zen pasa den ostiralean Pello Errota Sariketaren hirugarren edizioan, Eñaut Martikorena hernaniarraren aurretik. Azpitxapeldun izateaz gain, Martikorenak, Mikaela Elizegi bertso onenaren saria irabaztea lortu zuen. Asteasuko Iturri Ondo jatetxean jokatu zen finala.

Bertan aritu ziren Eñaut Martikorena hernaniarra, Jexux Mari Irazu, Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga. Afalosteko saioa izan zen, eta ariketa biziak osatu behar izan zituzten finalera sailkatu ziren lau bertsolariek.

Giro bikainean jardun ziren bertsotan eta Irazu larrauldarra, Hernaniko Bertso Eskolako kidea eta Kronikako kazetari izandakoa urte askotan izan zen onena. Hernaniko Bertso Eskolarentzat ezin hobeto joan zen gaua, Martikorenaren bigarren postu eta bertso onenaren sariarekin. Bi urtetik behin jokatzen da Pello Errota Sariketa eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!