Udazkenean, galtzak bete lan izango ditu Hernani Errotzenek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 22a, 00:00

Lizarrara bisita gidatua antolatu dute urriaren 28an eta lau hitzaldi eta jardunaldia izango dira urriaren 30etik azaroaren 25era.

Azken urte hauetan bezala, aurtengo udazkenean ere ekimen sorta bat antolatu du Hernani Errotzen elkarteak. Horietan, historia, herri oroimena edota euskal kulturan garrantzia izan duten pertsonen ekarpenak jorratuko dira etengabean.

Urriaren 28an, larunbata: autobusez, bisita gidatua eta bazkaria antolatu dute Lizarrara (Nafarroa). Hernanitik autobusa 09:10etan irtengo da, Biteri paretik. 11:00etan espero da Lizarrara iristea eta bertan bisita gidatua, gaztelaniaz, egingo da. Aiegin bazkalduko dute bisitariek eta itzulera Lizarratik, 17:00ak aldera izango da gutxi gorabehera.

Urriaren 30ean, astelehenean, Federico Krutwigen mendeurrena (1921-2021) hitzaldia prestatu dute euskeraz. Ezagutu behar den euskal igarleaz Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita, arituko dira.

 

Federico Krutwig ezagutzeko

2021ean bete ziren ehun urte Federico Krutwig Sagredo jaio zenetik. Orduan Krutwigen lagunek auzolanean burutu zituzten hainbat omenaldi-ekitaldi eta bere bizitzako lanen bilduma egin zuten.

Belaunaldi gazteengana iristeko asmotan datorrela hitzaldi hau, «60ko hamarkadan garaiko ekintzaileek jasotako abertzaletasun modernoaren oinarri ideologikoek ez dezaten hausturarik bizi hurrengoekiko transmisioan. Jarraipena eman behar diogulako hasitako bideari, batzuk ezkutatzen saiatu arren. Ikertuz eta dokumentatuz, eztabaidatuz, ideien talkak dakarrelako aurrerabidea».

Azaroaren 8an, asteazkenean, hitzaldia gaztelaniaz izango da eta Xosé Estévez izango da protagonista La periferia contra el páramo ardatz hartuta.

Azaroaren 14ean, asteartean, hitzaldia euskaraz Iñigo Larramendik eskainiko du Ipar eta Mendebaldeko baskoiak Iruñeko Erresumaren sorreran. 824, Eneko Aritza, lanaren inguruan.

Azaroaren 16ean, ostegunean, hitzaldia gaztelaniaz. Iñaki Sagredork eskainiko du eta El sistema defensivo del Reino. ¿Porque con la arqueología aparecen “cosas”, Castillos, Irulegi, castros (muruak)... azalduko du.

Egitarauarekin amaitzeko. azaroaren 25ean, jardunaldi-kongresua antolatu da euskeraz eta gaztelaniaz. Gipuzkoako armarria. Bere historia, sinboloen esanahia eta kontakizunaren lehia aztertuko da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!