Oztopo lasterketa, gaur Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 22a, 00:00

Kirola egiteko zaletasuna dutenentzat, Karabel Race OCR lasterketaren lehenengo adizioa antolatu du Belkara elkarteak Karabelen. Zazpi kilometroko proba izango da, eta 15 oztopo gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. 11:00etan hasiko da eta gaur bertan izena emateko aukera ere ahalbidetuko dute. Lehenengo hiru sailkatuez gain, mozorro onenarentzat ere saria izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!