Lehenengo mailako bi partidu bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00

Ane Kerejeta hernaniarra.

Goizeko 09:00etan hasita, kiroldegiko frontoian jokatuko dute neska nagusien hiru bikote hernaniarrek.

Hernaniko kiroldegiko frontoian jokatuko dira asteburu honetako bi partiduak, neska nagusien lehenengo mailan, Gipuzkoako Txapelketan. Goizeko 09:00etan hasita, bertan ariko dira CD Hernaniko hiru taldeak. 

Hasteko, Enara Maciciorrek, Garazi Eizmendik eta Nahia Eizmendik osatutako taldeak jokatuko du, Ataunen kontra. Jokatutako lau partiduetatik bi irabazi dituzte hernaniarrek orain arte, eta hirugarren garaipena lortu nahi dute, partidu guztiak galdu dituen taldearen kontra. Eta ondoren, CD Hernaniko beste bi taldeak ariko dira aurrez aurre: Leire Galdos eta Naroa Otxoa, batetik; eta Amaia Irazustabarrenak, Ane Kerejetak eta Miren Goikoetxeak osatutako taldea, bestetik. Partidu guztiak irabazita daude aurrenekoak, eta garaipen bakarrarekin bigarrenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!