«Canciertoa», maskotentzako lehen kontzertua Euskadin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urriaren 21a

Akarregi poligonoko Canexionen instalazioen barruan izan zen 'Canciertoa', edukiera mugatua eta gonbidapenarekin, eta hogei txakur baino gehiago elkartu ziren beren giza lagunekin. Anabel Rus, 1996ko OTI jaialdiko irabazlea, eta Sergio Callejo gitarra-jotzaile eta louthierrak egin zuten 'Canciertoa'. Boleroen estiloko kantu klasikoak interpretatu zituzten, txakurren belarri sentikorrera egokitutako modulazio eta bolumenarekin. Bere aldetik, «zorionak zuri» itxurako sorpresa polit bat eskaini zuten Canexionentzat, 10. urteurrena ospatzen baitu.

Bertaratutako txakur guztien portaera ikaragarria izan zen, eta gehienak erlaxatuta egon ziren konztertuak iraun bitartean. Giza lagunetako askok komentatzen zuten, irtetean, zein ondo pasatu zuten eta zein harriturik zeuden izan zuten portaera onagatik.

Azkenean egia izango da «musikak piztiak lasaitzen dituela»...

Laster, ekitaldiaren bideoa Canexioneko sare sozialetan eta www.canexion.es webgunean eskegita egongo da.

Arrakastatsua izan da lehenengo edizio hau, eta Alberto Fernández ideiaren sortzaile eta Canexionen arduradunak bigarren edizio zabalagoa egitea du buruan, nahi duen orori bertaratzeko aukera emango dion espazio publiko eta ireki batean.

Canexion - Maskotentzako kalitatezko denda eta aholkularitza
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83
www.canexion.es

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!