Kalejirarekin eta bazkariarekin ospatuko dute Burujabetzen Eguna

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00

Arrakastatsuak izan dira egun hauetan egindako hitzaldiak.

Kalejira kulturala egingo dute goizean, eta Herri Bazkari girotuarekin alaituko dute arratsaldea.

Atzo amaitu ziren Hernani Burujabek eta Udalbiltzak antolatutako 'Burujabetzak' jardunaldiak, eta gaur borobilduko dute hiru eguneko egitaraua Burujabetzen Egunarekin. 

Goizeko 11:30etan hasiko da kalejira kulturala. Hernaniko erdiguneko txokoetan postuak jarriko dituzte, Hernani Burujabek garatutako proiektuak eta egitasmoak azaltzeko. Azalpenez gain, herriko kulturgileek ikuskizun txikiak eskainiko dituzte postu bakoitzean. Kalejiran honako kulturgileak arituko dira: Miren Gojenola, Uxue Bereziartua, Uxue Apaolaza, txalapartariak eta albokariak, Andoni Tolosa 'Morau', Ttarla dantza taldea, Andoni Rekondo, Eli Pagola, Porrotx eta Zapotxin.

Kalejira amaitutakoan, Herri Bazkari girotua egingo dute Hernaniko Udaletxeko arkupeetan. Bapo bazkaldu ondoren, Karena taldeak girotuko du bazkalostea. 

 

Jardunaldiak arrakastatsuak izan dira

'Burujabetzak' jardunaldiak egin dituzte egun hauetan Hernanin. Parte hartze haundia izan dute antolatutako saioek, eta burujabetzarekin lotutako gai ugari lantzeko aukera izan dute bertan.

 

BURUJABETZEN EGUNA

11:30-13:30 Kalejira kulturala:
Miren Gojenola
Uxue Bereziartua
Uxue Apaolaza
Txalapartariak eta albokariak
Andoni Tolosa 'Morau'
Ttarla dantza taldea
Andoni Rekondo eta Eli Pagola
Porrotx eta Zapotxin

14:30 Herri Bazkari girotua:
Karena taldearen kontzertua izango da bazkalostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!