Arrakastatsua izan zen Hernani Zineklubaren lehenengo saioa

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 20a, 00:00

Herritar ugari bildu ziren Biterin, Zineklubaren estreinako saioan.

Asteazken arratsaldean eskaini zuten Hernaniko Zineklubak antolatutako lehenengo proiekzioa. Aftersun pelikula ikusteko aukera izan zuten herritarrek Biteriko areto nagusian, eta jende ugari bildu zen bertan. Proiekzioaz gain, egitasmoaren aurkezpena egin zuten Andrés Daniel Sainzek eta Gaizka Izagirrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!