Belkara auzo elkarteak antolatuta, I. Karabel Race OCR lasterketa jokatuko dute igande goizean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 20a, 00:00

15 oztopo gainditu beharko dituzte 7 kilometroko ibilbidean.

Goizeko 11:00etan hasiko da oztopo proba, eta posta elektronikoz eman behar da izena 'Belkaraae@gmail.com' helbidera idatzita.

Belkara Karabelgo auzo elkarteak antolatuta, I. Karabel Race OCR lasterketa jokatuko dute igandean, goizeko 11:00etatik aurrera, Karabelen. Denontzat gimnasio­arekin elkarlanean prestatu du­te ibilbidea, eta 7 kilometroko dis­tantzian 15 oztopo gainditu be­har­ko dituzte partehartzaileek.

Emailez eman be­har da izena, Belkaraae@gmail.com helbidera idatzita. Datuak bidali behar dira, eta transferentzia bidez ordaindu: 15 euro dira, eta doakoa 5-10 urteko haurren kasuan. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, Belkara auzo elkartearen lokalean, 08:30etatik 10:30etara. 20 euro izango dira orduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!