Harrera egin zaie Udalean, Hernanira etorri berriei

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 00:00

Udaleko Pleno aretoan egin zitzaien harrera etorri berriei.

Azken hilabeteetan Hernanira bizitzera etorri diren herritarrei harrera egin zien Udalak asteartean udaletxeko Pleno aretoan. «Gustu haundiz egin diegu harrera azken hilabeteetan Hernanira bizitzera etorri diren herritarrei. Eskerrik asko etortzeagatik» mezua helarazi zuten Udal arduradunek. Xabier Lertxundi alkateak, Itsaso Lekuona, Oier Agirresarobe eta Aitor Huizi zinegotziek eman zieten ongi etorria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!