Portu Eguna ospatuko dute etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 00:00

Tortilla txapelketa, auzo bazkaria eta erromeria izango dira eguneko protagonistak. 

Ohiturari jarraituz, abuztuko auzoko jaien ondoren, urriaren bueltan Portu Eguna antolatzen dute Portu auzoan eta etzi jarri dute ospakizunetarako hitzordua. Eguerditik hasita arratsaldera arte izango da zeregina, hainbat ekintza prestatu baitituzte egunerako. 

Auzo bazkarirako tiketak atzo arte zeuden salgai ohiko lekuetan 18 eurotan helduentzat eta 10 eurotan haurrentzat.

Eguerdian hasiko dira ekitaldiak eta lehenengo tortila patata txapelketa izango da. Etxetik eman behar da. Ez dira nolanahiko sariak izango. Otorduak irabaziko dituzte, Fagollagan eta Tripontzin, lehenengo bi postuetan sailkatzen direnak. Auzo bazkaria 14:30etarako dago iragarrita eta erromeria, Bide Batezekin, 18:30etan hasiko da.

PORTU EGUNA

EGITARAUA

URRIAK 8, larunbata

12:00 Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (bakoitzak tortilla bere etxean egingo du).

13:00 Tortilla txapelketaren sari banaketa. 1go saria, 2 lagunentzako bazkaria Fagollagan; 2. saria, 2 lagunentzako bazkaria Tripontzin.

14:30 Auzo bazkaria. Tiketak salgai, ohiko lekuetan (azken eguna gaur): helduek 18 euro eta umeek 10 euro.

18:30 Erromeria Bide batez taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!