Lehenengo 'canciertoa', gaur Canexionen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 00:00

Anabel Rus abeslariak Sergio Callejo gitarra jolearekin batera eskainiko du 19:00etan.

Canexionen lehenengo canciertoa antolatu dute txakurrentzako, gaur arratsaldeko 19:00etan. Mota honetako kontzertua antolatzen den lehenengo aldia da. Euria eginez gero canciertoa denda barruan egingo da, behar bezala egokitu ondoren, baina euririk ez badu egiten Canexion dendaren kanpoaldea egokituko dute kontzerturako. Ez dago argi egingo duen edo ez.

Gainera ez da nolanahiko kontzertua izango. Anabel Rus musikariak eskainiko du kontzertua, Sergio Callejo gitarra jolearekin batera.

Anabel Rus madrildarra da, baina Donostian bizi da aspalditik. 1996garren urtean OTIko Festibalean hartu zuen parte Espainia ordezkatuz, orduan Anabel Russ izenpean, eta garaipena lortu zuen Mis Manos abestiarekin.

Canciertorako gonbidapenak eskatu behar dira Canexionen, edukiera mugatua baita. Gonbidapenak info@canexion.es helbide elektronikoan, 943 04 87 83 eta 685 04 91 88 telefono zenbakietan edota dendan bertan Pol. Akarregi 10, 1 eta 2 lokaletan eskuratu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!