Ostiralean izango da Pello Errotako finala

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 18a, 00:00

Eñaut Martikorena hernaniarra.

Eñaut Martikorena hernaniarrak ordezkatuko du Urumea bailara Asteasun. 20:30etan hasiko da.

Ostiral honetan jokatuko dute Pello Errota Bertsolari Sariketako finala, Asteasuko Iturri Ondo jatetxean. Afalostean mahai inguruan jardungo dira finaleko lau bertsolariak: Eñaut Martikorena hernaniarra, Jexux Mari Irazu, Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga. Gai jartzailea Imanol Artola 'Felix' izango da. 

Aurretik kanporaketa fasea gaindituta igaro dira finalera lau bertsolariak. Saio biziak osatu dituzte orain arte, eta are biziagoa izango da etzikoa, ariketek ere hori ahalbidetuko baitute. Honakoak dira bertsolariek osatu beharko dituzten lanak: hiruna bertso zortziko haundian, hiruna bertso zortziko txikian, puntu erantzunak, hiruna bertso seiko motzean eta bakarkako ariketa. 

Lehenengo fase hori amaituta, puntuazio altuena duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Bertan, ofizioa osatu beharko dute Iparragirre abila dela doinuan, hitza emanda bertso bat bota beharko dute hamarreko txikian, eta puntuka amaituko dute saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!