'Kaixo!' aldizkariaren 63. zenbakia argitaratu du Amherrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 18a, 00:00

Jada irakurgai dago 'Kaixo!' aldizkariaren 63garren alea, Amherren eskutik. Udaran gauzatutako egitasmoen berri eman du, eta horietatik abiatutako eduki ugari sortu ditu. Honakoak dira aldizkarian landu dituzten gaiak: Euskeraren garrantzia, SOS Arrazakeriak taldearen asanblada, Hernani Burujaberen proiektuak, Migrazinema saioak, Hariak Zinemaldia eta greba feminista orokorra. «Irakurketaz gozatzera eta zuen ezagunen artean partekatzera» animatu dituzte herritarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!