«Akatsa zuzentzean» zabalduko da arte sorkuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 18a, 00:00

2019ko arte sorkuntzarako bekaren irabazleak eta Koro Etxeberria, Biterin.

Irailaren 18ko Kronikan argitaratu zen zabalik dagoela arte sorkuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea, baina oraingoz itxita jarraitzen du. Izan ere, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenak akats bat zuen, eta akats hori zuzendu arte atzeratu dute eskaerak egiteko epea. Hernaniko Udaletik zehaztu dute aurtengo deialdian arte plastikoko sorkuntzek jaso ahal izango dituztela laguntzak. Datozen egunetan jakinaraziko dute noiztik aurrera egin daitezkeen eskaerak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!