Liburu aurkezpena gaur, KPFn

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00

Udazkenarekin batera askotariko ekimen eta ikastaroak antolatu dira Kulturarteko Plaza Feministan. Horietako bat da, gaur 19:00etan aurkeztuko den liburuarena. Miren Guillo Arakistainen Sangre y resistencia. Políticas y culturas alternativas a la menstruación liburua aurkeztuko da. Idazle bera izango da, baita Marta Luxan Serran solaskidea, gaiaz hitz egiteko. Antzerki eta solasaldi baten bidez, pertsona errefuxiatuek Europara iristeko egin beharreko bidaiaz hausnartu ahal izango da. Gainera, hainbat ikastaro eskainiko dira KPFn eta izenematea bihar amaituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!