Ekonomia Jardueraren gaineko zerga ordaintzeko epea irekita dago, azaroaren 10a arte. Helbideratutako kobraketak azaroaren 10ean egingo dira. Helbideratu gabeko jakinarazpenak urrian zehar iritsiko zaizkie dagokienei eta hauetako banketxeetako edozeinetan ordaindu ahal izango dute: Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Banco Sabadell, Caixabank, Nafarroako Rural Kutxa edo Abanca. Urriaren 31n ordainagiririk jaso ez duenari Hernaniko Udalaren Herritarren Harreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko eskatzen dio Udalak.