Hernanira etorri berriei harrera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00

Azken hilabeteetan Hernanira bizitzera etorri diren herritarrei harrera egingo die Udalak, gaur 17:00etan udaletxeko areto nagusian. Aurrez aurreko harrera honekin Hernanira bizitzera etorri diren bizilagun berriei ongietorria eman, izan ditzaketen zalantzak argitu eta herriaren bizitzan aktiboa izatera gonbidatu nahi ditu Udalak. Urtetik urtera biztanle kopurua hazten ari da herrian eta Eustaten azken datuaren arabera Hernanik 20.500 biztanletik gora ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!