Laster zabalduko da arte sorkuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00

15.000 euro bideratuko ditu Udalak deialdira. Jada irekita behar zuen dirulaguntzak eskatzeko epeak, baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenak akats bat zuenez, zuzenketa argitaratzen dutenean zabalduko da epea. 

Hernaniko Udalak beste urte batez, arte sorkuntza sustatzeko dirulaguntza deialdia jarriko du martxan.  Aurten 15.000 euro bideratuko ditu Hernaniko sortzaileei sorkuntza prozesuetan laguntzeko. Aurreko urtearekin alderatuta 5.000 euro gehiago bideratuko ditu. 

Jada irekita behar zuen dirulaguntzak eskatzeko epeak, baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenak akats bat zuenez, zuzenketa argitaratzen dutenean zabalduko da epea. Izan ere, aurtengo deialdian arte plastikoko proposamenek ere laguntza jasotzeko aukera izango dute. 

Helburua, Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzea da. 2023ko deialdian, jarduera-proiektu horiek kultura edo sormen-sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoa... 

Dirulaguntza hau lor dezakete kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek zein elkarteek.

Horretaz gain, eskatzaileak nahitaez egiaztatu beharko du, dirulaguntza eskatzeko datan, adin nagusikoa dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!