Txakurrentzako 'canciertoa' etzi, Canexionen Anabel Rus abeslariarekin eta Sergio Callejo gitarra jolearekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00

Canexionen egingo da etzi txakurrentzako canciertoa.

Arratsaldeko 19:00etan antolatu da mota honetako lehenengo kontzertua. Euria eginez gero Canexionen lokal barruan izango da eta bestela kanpoaldea prestatuko da txakurrentzako eta jabeentzako.

Canexionen, Akarregi poligonoan, lehenengo canciertoa antolatu dute txakurrentzako, etzi arratsaldeko 19:00etan. Mota honetako kontzertua antolatzen den lehenengo aldia da. Euria eginez gero canciertoa denda barruan egingo da, behar bezala egokitu ondoren, baina euririk ez badu egiten Canexion dendaren kanpoaldea egokituko dute kontzerturako. 

Gainera ez da nolanahiko kontzertua izango. Anabel Rus musikariak eskainiko du kontzertua, Sergio Callejo gitarra jolearekin batera.

Anabel Rus madrildarra da, baina Donostian bizi da aspalditik. 1996garren urtean OTIko Festibalean hartu zuen parte Espainia ordezkatuz, orduan Anabel Russ izenpean, eta garaipena lortu zuen Mis Manos abestiarekin.

OTI festibala Eurovisionen gisako festibala zen, baina Iberoamerikar telebistek antolatutakoa 1972 eta 2000 urte artean. Jende entzutetsuak hartu du bertan parte. Sergio Callejok ibilbide luzea du gitarraren munduan.

 

Gonbidapenak eskatu behar dira Canexionen

Canciertoa entzuteko eta ikusteko gonbidapenak eskatu behar dira Canexion dendan. Edukiera mugatua da eta hori da gonbidapenak eskatu beharraren arrazoia. Aurrera begira eta arrakasta izaten badu, «cancierto haundiagoa antolatu dezakegu» diote antolatzaileek. 

Gonbidapenak info@canexion.es helbide elektronikoan, 943 04 87 83 eta 685 04 91 88 telefono zenbakietan edota dendan bertan Pol. Akarregi 10, 1 eta 2 lokaletan eskuratu daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!