Txoritokietara irteera, igandean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 00:00

Mendizale Aste aurretik, urriaren 22an, igandean, Gaztetxoen irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Txoritokietara joango dira eta Atsegindegitik irtengo dira 08:30etan. 2 euroko prezioa du gaztetxoentzat eta 6 euro helduentzat. Ibilbide errazak Txoritokietako (318 metro) tontor apalera eramango ditu gazteak eta ondoren, ibilbideari jarraituko diote San Markosko atsedenlekuraino.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!