'Gu ere eskultore!' arte familia tailerra, Chillida Lekun larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 00:00

11:00etatik Phyllida Barlowren lanak ezagutuko dituzte modu dibertigarrian. 18:00etan Lökke dantza konpainiaren bi pieza ikusi daitezke.

Chillida Lekuk Phyllida Barlow artista britainiarraren erakusketa ireki zuen maiatzean eta igandera arte egongo da zabalik. Larunbatean, eguerdiko 11:00etan, bere lanak modu ludiko eta dibertigarrian ezagutzeko aukera eskaintzen du museoak. Eskulturak formatu txikian sortzeko aukera dago familientzako arte tailerrean. Gu ere eskultore! izena du egitasmoak.  

Arratsalderako plana ere ez da faltako. Larunbatean, 18:00etan, dantza ikuskizunaz gozatu daiteke. Museora egingo den bisita aprobetxatu daiteke Olatz eta Andresek zuzendutako Lökke dantza konpainiaren bi piezak (C3PO eta Doppel-Leo) ezagutzeko.

Informazio gehiago lortu daiteke eta sarrerak erosi, museochillidaleku.com webgunean. Bertan egutegia ere ikusi daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!