Mendizale Astea azaroaren 6an hasiko da Mendiriz Mendiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 00:00

Mendizale Astean proiekzioak eskaini eta azaltzen dira.

Mendizaletasunarekin lotutako saioak, Biterin, bost egunez luzatuko dira. Bazkide Eguna azaroaren 19an izango da.

Mendizale Astea antolatu du aurten ere, Mendiriz Mendi taldeak. Azaroaren 6tik hasita, bost egunez, mendiarekin eta mendizaletasunarekin lotutako ekintzak izango dira. Gehienak Biterin izango dira, arratsaldetan, eta, bertaratzeko, ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Mendiriz Mendiko bazkideei ez ezik, herritar guztiei luzatu die bertaratzeko deia, interesgarria izango baita prestatutako agenda. Proiekzio guztiak 19:30etan hasiko dira. 

Alex Areizagak irekiko du egitaraua. Zumarragatarrak Itzalak bere azken lana aurkeztuko du, 19:30etatik aurrera Biterin. Egileak dioenez «guztiok daramagu motxila ikusezin bat gurekin. Beldurrak, desirak, malkoak edota hutsuneak zamatzen ditugu bertan. Ezin uki daitezke, ezin ikusi, baina zama horrekin abiatzen gara mundura, baita gailurretara ere». Lan honek motxila horretan eta bertan daramatzagun itzaletan sakondu nahi du. Elurretako Lehoinabarra izendapen alpinistikoa hartzen du horretarako oinarri, Joseba Iztuetaren eta Andoni Ormazabalen eskutik. Gogoetan, Reinhold Messner, Nives Meroi eta Romano Benet eta Juanjo San Sebastian batuko zaizkie.

Azaroaren 7an Igone Mariezkurrenaren Westfjords bizikletaz proiekzioa eskainiko da Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Azaroaren 8an Koke Lasaren Aketegiko Mari ikusi ahal izango da. Ez da mitologia edo alpinismoari buruzko hitzaldia, kontakizun bat baizik. Euskal Herriko paisaiederrez gozatuz, ezhoiko begiradaz. Azaroaren 9an Unai Goikoetxeak Mendiko eskia Lofoten uhartean aurkeztuko du. Fiordo eta laku izoztuez inguratutako mendi eta herriak ikusteko aukera ederra izango da. Zirkulo polarretik gora dauden uharte ikusgarriak. 

 

Azaroaren 10ean gaztetxoen irteerak ikusteko argazki bilduma eta argazki lehiaketa 

Biteriko ekitaldien azken eguna azaroaren 10a, ostirala izango da. Bertan, 18:00etan, gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma ikusteko aukera izango da eta jarraian dominak banatuko dira.

44garren Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta proiekzioa ere izango da eta ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko dira. 

 

Bazkide Eguna azaroaren 19an izango da

Mendizale Astea Bazkide Egunarekin amaitzen da. Aurten, azaroaren 19an, igandean, izango da. Mendi irteerak Biriatou-Xoldokogaina-Bera ibilbide osatuko du.

 

MENDIZALE ASTEA

Azaroak 6, astelehena: 'Itzalak', Alex Areizaga. 19:30etan Biterin.

Azaroak 7, asteartea: 'Westfjords bizikletaz', Igone Mariezkurrena. 19:30etan Biterin.

Azaroak 8, asteazkena: 'Aketegiko Mari', Koke Lasa. 19:30etan Biterin.

Azaroak 9, osteguna: 'Mendiko eskia Lofoten uhartean', Unai Goikoetxea. 19:30etan Biterin.

Azaroak 10, ostirala: Gaztetxoei zuzendatuko saioa. Irteeretako argazkien bilduma ikusteko aukera eta dominak banatuko dira. 18:00etan, Biterin.

Jarraian, XLIII. Argazki lehiaketa. Sari banaketa eta ondoren irudi proiekzioa, Biterin.

Azaroak 19, igandea: Bazkide Eguna. Mendi irteera. Txoritokieta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!