Herriko ikastetxeetan hobekuntza eta mantenu lanak egin ditu Udalak udan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 15a, 00:00

Txirrita eskolan ere hobekuntzak egin dira.

370.000 euro bideratu ditu Udalak hobetze eta mantenu lanetara: Langilen, Elizatxon, Urumean, Txirritan eta Haurreskolan.

Hernaniko Udalak herriko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan hainbat hobekuntza lan egin zituen udaran. Guztira, 370.000 euro bideratu ditu Udalak sei eraikinetan egindako lanetara. Langile, Elizatxo, Urumea eta Txirrita ikastoletan eta Haurreskolan egin dira lanak. 

Inbertsio nagusiak Langile ikastolako Laubidieta eraikineko kanpo espazioan eta Meabeko aterpean, eta Elizatxo ikastolako kanpo espazioan egin dira. Hiru lan hauek izan dira aurrekontu haundiena izan dutenak: 250.000 euro.
Gainerako mantenu lanetara 120.000 euro bideratu dira. Ohiko lanak izan dira bi ikastola horietan eta, Urumea eta Txirrita ikastoletan zein Hernaniko haurreskolan gauzatu direnak: pintura lanak, zoruak berritu eta konpondu, garbiketa sakonak, zabu berriak jarri...

 

Patio inklusiboak Langilen, Elizatxon eta Txirritan

Hernaniko ikastetxeetan patioak inklusiboagoak izan daitezen eraldaketak martxan daude. Eskola-komunitate bakoitzak egindako lanketatik abiatu dira prozesuak. Helburua patioen antolaketak eta eskaintzak berdintasunari eta haurren aniztasunari erantzutea da. Horren eredu dira Langile, Elizatxo eta Txirrita ikastoletan egindako lanak.

Elizatxo ikastolako kanpo eremua inklusiboagoa izan dadin eraldatu da. Horrez gain, ikastolako psikomotrizitate gela haunditu da. 

Ereñotzuko Txirrita eskolako patioan ere egin dira moldaketak, inklusioa sustatzeko. Langile ikastolako Laubidieta eraikinean kanpo eremua inklusio irizpideetara egokitzeko lanak ere hasi dira orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!