Hernanira etorri berriei harrera egingo die Udalak asteartean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

Udaletxean izango da ongietorri ekitaldia, arratsaldeko 17:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Ekitaldi berezia prestatu du Hernaniko Udalak, urriaren 17rako: harrera egingo die azkeneko hilabeteetan Hernanira bizitzera etorri diren bizilagunei. Udaletxean egingo dute ongietorri sa­ioa, arratsaldeko 17:00etan hasita, areto nagusian. 

Aurrez aurreko harrera horrekin, herrira bizitzera etorritakoei ongietorria emateaz gain, izan ditzaketen zalantzak argitu nahi ditu Udalak, eta era berean, herriaren bizitzan partehartze aktiboa izatera gonbitatu.

Azkeneko urteetan burututako prozesuan, etorri berriei harrera modu egokian nola egin landu du Hernaniko Udalak, Kulturartekotasun Sailetik; eta osatutako harrera planaren parte da astearteko ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!