1948an jaiotakoen bazkaria antolatu dute, azaroaren 11rako

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

1948an jaiotako hernaniarrek bazkari eder bat antolatu dute Goiz Eguzkin, azaroaren 11rako, 75 urte bete dituztela aitzakia hartuta.  Eguerdiko 14:30etan izango da bazkaria Goiz Eguzkiko jatetxean. Hala ere, hitzordua lehenago jarri dute, 14:00etan Gudarien Plazan; izan ere, denek batera argazkia aterako dute, oroigarri gisa. Beraz, bazkarira bertaratu nahi duenak,  688 620 240 eta 670 483 963 telefonoetara deitu dezake, urriaren 31 baino lehenago.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!