'Word Music Charts Europe' zerrendan, Zugastiren diskoa 30 onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

'Hitzño bat erran eta, banua berhala' WMCE erakundearen 30 disko onenen artean egon da, eta oraindik entzungai dago Europako irratietan.

Olatz Zugasti musikari hernaniarraren 'Hitzño bat erran eta, banua berhala' lana Europako irratietan entzungai dago. Word Music Charts Europe erakundearen zerrendan, 30 disko onenen artean egon da Zugastiren azken diskoa, hiru hilabetez jarraian, hain zuzen ere. WMCE erakundea, 44 kazetariz osatuta dago, 25 europear herrialdetako irrati publiko eta independienteetan munduko musikaz aritzen direnak, guztiak ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!