Erromeria gaur, Jeiki Hadik girotuta, San Joan Konpartsaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

Ohi moduan, Jaiki Hadi taldeak jarriko dio erritmoa gaurko erromeriari.

Euria eginez gero Atsegindegin egingo dute erromeria, eta, aldiz, euririk egingo ez balu, Plaza Berrin. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiko da Jaiki Hadi taldea arratsaldea girotzen.

Hileko bigarren asteburu heldu da, eta ohi moduan, San Joan Konpartsak ez du hutsik egingo, eta erromeria antolatu du gaurko. Jeiki Hadi taldeak girotuko du erromeria, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta eguraldiaren menpe izango da kokalekua. Eguraldi ona eginez gero, Plaza Berrin egingo dute erromeria, euria eginez gero, berriz, Atsegindegin izango da, aterpe azpian dantzatu ahal izateko. Bi kasutean, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

San Joan Konpartsak herritarrei bertaratzeko deia luzatu die: «etorri erromeriara, jai giroa eta dantza izango dira nagusi eta!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!