Denboraldiko bigarren garaipenaren bila joango da Hernani Elgoibarrera

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

Partidu gogorra izango da gaurkoa Hernanirentzat.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da Elgoibarren eta Hernaniren arteko partidua. 

aur arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Elgoibarren jokatuko du Hernaniko 2. mailako senior taldeak. Denboraldia ziurtasun dexenterekin hasi du Hernanik, eta lehenengo bi partiduetan erakutsi du edozein talderen aurka lehiatzeko pronto dagoela. Lehenengo garaipena nagusitasun haundiz eskuratu zuten, Eibarri 29-76 irabazita. Aurreko asteburuan, berriz, gutxigatik galdu zuten Zarautzen aurka; 51-55. 

Aurrekari horiek ikusita, gaurkoa partidu estua izango dela aurreikusi daiteke. Elgoibarko Modelos Modelberri taldea Hernaniren balantze berarekin hasi da; garaipen batekin eta porrot batekin, alegia. Hala ere, bi partiduetako emaitzak nahiko estuak izan dira, eta horretan behintzat ez da aldaketa haundirik espero.

Asteburu honetan jokatuko diren gainontzeko partiduei dagokienez, Mundarroko infantilak gaur arituko dira Ereintzaren aurka, etxetik kanpo, 09:00etatik aurrera. Bihar, aldiz, Hernaniko infantilen txanda izango da; etxean jokatuko dute, 12:00etan, Take Gorriren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!