Elkarretaratzea egin zuten atzo Hernaniko Sortuk, LABek eta Ernaik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 13a, 00:00

Urteroko modura, elkarretaratzea antolatu zuen atzo Hernaniko Ezker Abertzaleak, Sortuk, LABek eta Ernaik deituta. Gudarien plazan egin zuten protesta ekitaldia, 'Ospatzeko ezer ez! Independentzia!' lelopean: «Espainiar estatuko egun nazionala, ospakizun eguna batzuentzat, zapalkuntza, konkista, inposizioa eta genozidioarena beste askorentzat». 

Independentziaren aldarrikapenekin batera, Israelen erasoa jasaten ari diren Palestinar guztiei elkartasuna adierazi zieten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!