Erromeria larunbatean, urriaren 14an, antolatu da Jeiki Hadiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 00:00

Ohiko eguna aldatu ez duena erromeria izan da. Oraingoan ere hileko bigarren larunbatean izango da, urriaren 14an, San Joan Konpartsak antolatuta, Jeiki Hadi taldearen eskutik. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da dantza saioa taldeak gidatuta, eta eguraldiaren menpe egongo da kokalekua. Eguraldi ona egiten badu, Plaza Berrin egingo dute; euria egiten badu, berriz, Atsegindegin izango da erromeria, aterpean dantza egin ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!