Berriro ere garaipena, Hernaniko seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 00:00

Leitzaranen aurka jokatu zuten denboraldiko aurreneko partidua, seniorrek.

Larunbatean jokatu zuten Hernaniko seniorrek ligako bigarren jardunaldia, eta Legazpi menderatu zuten: 23-30.

Pasa den asteburuan hasi zuten seniorrek denboraldia, eta aurten, gainera, Urumea bailaran Hernaniko mutilek bakarrik jokatuko dute senior mailan. Denboraldiari hasiera ederra eman zioten mutil nagusiek larunbatean jokatutako norgehiagokan, Legazpiren aurka 23-30 irabazita, Bikuña kiroldegian. Jubeniletan, berriz, Hernaniko neskek 30-18 galdu zuten Eibarren aurka; eta mutilek, aldiz, Ordizia garaitu zuten etxean, 33-26. Mundarroko neskek, Bidasoa garaitu zuten 28-14ko emaitzarekin.

Kadete mailan, nesken talde gorriak etxean jokatu zuen larunbatean, eta porrota jaso zuten Zarautzen aurka, 16-42 galduz. Nesken talde txuriak, berriz, etxetik kanpo jokatu zuen, Lezoren aurka, eta 25-22ko porrota jaso zuten hernaniarrek. Mutilak aldiz, Ordiziaren aurka lehiatu ziren larunbatean eta 29-38 irabazi zuten mutil hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!