Aurreneko zita bihar, Emakumeen Euskal Literatura Mintegiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 9a, 00:00

Alaine Agirre, mintegiaren gidaria. Argazkia: EITB

Ikasturte berriari hasiera emango diote, 18:30etan Udal Liburutegian. Alaine Agirrek zuzenduko ditu saioak, aurtengoan ere.

Beste ikasturte batez, hilero saio bana egingo du Emakumeen Euskal Literatura Mintegiak: emakume idazleen euskerazko lanak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerrak, hain juxtu. Bihar bertan ekingo diote ikasturte berriari, eta Hernaniko Udal Liburutegian jarri dute zita, arratsaldeko 18:30etan. Estreinako saio horretan, Oihane Amantegiren 'Cayo hueso' liburua izango dute hizpide. Aurreko ikasturtean bezala, Alaine Agirre idazleak gidatuko ditu saioak. Azaroaren 21ean izango da bigarrena, Aintzane Usandizagaren 'Zomorrotu' lanari buruzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!