Ligako bigarrena trikoloreek gaur, Real Oviedoren zelaian

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 8a, 00:00

Gaur jokatuko du Hernanik, Ohorezko B Mailako bigarren partidua. Asturiasen ariko da, Real Oviedoren kontra: eguerdiko 12:00etan hasita, Oviedoko El Naranco zelaian. Trikoloreek bikain ekin diote denboraldiari, aurreko asteburuan Getxo menderatuta; eta hasiera onari segida eman nahi diote gaur, beste garaipen batekin. Taldearekin bidaiatu ez duten zaleek, internet bidez izango dute partidua ikusteko aukera, Vinx TV kateak zuzenean eskainiko baitu bere YouTubeko kanalean. Helbide honetan aurkitu daiteke: labur.eus/vw82h.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!