Berdintasun Kontseiluak bilera, astearte honetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 8a, 00:00

Kulturarteko Plaza Feministan jarri dute hitzordua, 17:00etan hasita; eta herritar guztiei irekia da.

Astearte honetan egingo du bilera Hernaniko Berdintasun Kontseiluak. Ikasturte berriko aurrenekoa izango da, eta Kulturarteko Plaza Feministan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan.Gogorarazi dute, herritar guz­tiei irekitako partehartze organoa dela Berdintasun Kontseilua, «berdintasunarekin lotura duten hain­bat gairi buruz aritzeko. Kontseilu honetan proposatzen eta diseinatzen dira, herrian egiten diren hainbat ekimen eta ekitaldi».

Horregatik, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak gonbitea luzatu die berdintasun gaietan interesa eta lan egiteko gogoa duten herritarrei, Berdintasun Kontseiluan parte hartu dezaten.

Hilean behin egin ohi dituzte bilerak, hileko bigarren asteartean hain juxtu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!