Iturriotzera irteera bihar Zinkoeneatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Urteko 28garren irteera egingo dute bihar JOCC Zikuñagako taldeko kideek. Iturriotz, Andatzarraten, izango da helmuga Hernanitik 52 kilometroko ibilbidea osatu eta gero. Ohi bezala, hitzordua Zinkoenean jarri dute goizeko 09:00etan. Beharrezkoa da taldeko ekipazioa janztea. Ibilbide hau osatuta, beste hiru geratuko dira egutegia osatzeko. 09:00etatik 11:00etara helmugan zikloturisten orria sinatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!