Zinea, musika, festa, antzerkia, literatura, erakusketak... denen gustorako agenda

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Albert Einstein eta Oppenheimer zientzilariak dira protagonistak 'Oppenheimer' pelikulan.

Zinekluba estreinatuko da eta hilabete osorako zine agenda argitaratu da, 'Oppenheimer' ospetsua nabarmentzen delarik. Don inorrez taldeak kontzertua eskainiko du, Gau Beltza, Txantxillako festak, eta 'Euskaldunen jatorria, historia eta irria' bakarrizketa ere izango dira.

Urriko kultur agenda osoa prestatu dute Hernanin ekitaldi eta emanaldi ezberdinekin. Ez dago ziklo berezirik agenda betetzen duena, baina denetatik prestatu dute. Festa gustoko duenak Zelabideko eta Txantxillako jaiak ditu, baita hilabetea amaitzeko Gau Beltza edo Arimen Gaua ere. 

Hernaniko Kultura sailak Biteriko zine emanaldiak hasi zituen atzo eta astebururo ostiraletik astelehenera arte bi pelikula eskainiko ditu haur eta helduentzat. Passages eta Mavka eskainiko dira asteburu honetan eta Las chicas están bien, Oppenheimer, Vacaciones de verano, Transformers, el despertar de las bestias, Salta eta La puerta mágica eskainiko dira ohiko egun eta ordutegian. Gainera, zinezaleentzako zineklubari hasiera emango zaio urriaren 18an, Aftersun pelikularen emanaldiarekin. Hau ere Biterin izango da.

Musika zaleek ere izango dute gozatzeko aukera. Urriaren 19an kontzertua antolatu da Biterin eta bertan Don Inorrez talde gipuzkoarrak eskainiko ditu euren abestiak.

Antzerkiari dagokionez, haurrentzat Eleder Magoak magia ikuskizunarekin txundituko ditu txikienak, urriaren 28an eta helduentzako Ion Martínez Esnaola Txikik Euskaldunen jatorria, historia eta irria bakarrizketarekin barre algarak sorraraziko ditu, urriaren 22an. Urriaren 26an Su(i)rrealismoa ikuskizun berritzailean dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dira.

Literatura zaleek ez dute aspertzeko tarterik izango literatur solasaldiekin, umeentzako ipuin orduarekin eta emakumeen euskal literatura mintegiarekin.

 

URRIKO KULTUR AGENDA

HERNANI

GAUR

16:30 Mavka. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 eta 22:30 Passage, pelikula, Biterin. 

BIHAR

16:30 Mavka. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 Passage, pelikula, Biterin. 

ETZI

16:30 Passage, pelikula, Biterin. 

URRIAK 9-20

Bakailu Astea.

URRIAK 10

18:30 Emakumeen Euskal Literatura Mintegia. Cayo hueso liburua, Oihane Amantegi. Gidaria: Alaine Agirre. Liburutegian.

URRIAK 13

22:30 Las chicas están bien, pelikula, Biterin. 

URRIAK 14

16:30 Transformers. El despertar de la bestia. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 eta 22:30 Las chicas están bien, pelikula, Biterin. 

URRIAK 14

12:00 eta 18:00 Kalez Kale kantaru eta Erromeria. 

URRIAK 15

16:30 Transformers. El despertar de la bestia. Haurrentzako pelikula, Biterin.  

19:30 Las chicas están bien, pelikula, Biterin. 

URRIAK 16

16:30 Las chicas están bien, pelikula, Biterin.

URRIAK 17-23

Itsaspeko Bihotzak areto literarioa erakusketa. Biteriko erakusketa gelan. Galtzagorri elkarteak antolatuta. 

URRIAK 17-18

Literatur solasaldiak, liburutegian. 

U17 19:00 Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan. Stephan Zweig. Gidaria: Ane Mayoz.

U18 19:00 Tren nocturno. Martin Amis. Gidaria.: Slawska Grabowska, gaztelaniaz.

URRIAK 18 
19:00 Hernani Zinekluba. Atersun. Jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniazko azpitituluekin. Biterin, doan.

URRIAK 19
19:30 Kontzertua. Don Inorrez. Biterin, sarrerak 8 euro, salgai daude Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean.

URRIAK 20

22:30 Oppenheimer, pelikula, Biterin. 

URRIAK 21

16:30 Salta. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 eta 22:30 Oppenheimer, pelikula, Biterin.

URRIAK 22

16:30 Salta. Haurrentzako pelikula, Biterin.  

19:30 Oppenheimer, Biterin

URRIAK 22

19:00 Bakarrizketa Ion Martínez Esnaola Txikirekin. Euskaldunen jatorria, historia eta irria. Milagrosan, sarrerak 5 euro, salgai daude Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean. 

URRIAK 23

16:30 Oppenheimer, pelikula, Biterin.

URRIAK 25

17:30 eta 18:15 Ipuin ordua, Dorleta Kortazarrekin. Biterin, gonbidapenak liburutegian.

URRIAK 26

19:30 Nahasketak. Su(i)rrealismoa Biterin, sarrerak 8 euro, salgai daude Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean. 

URRIAK 27-28

Txantxillako jaiak. 

U27 19:30 Züttik elektrotxaranga.

U28 17:00 Zapotxin pailazoa.

U28 20:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua.

URRIAK 27

22:30 Vacaciones de verano, pelikula, Biterin.

URRIAK 28

16:30 La puerta mágica. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 eta 22:30 Vacaciones de verano, pelikula, Biterin.

URRIAK 28

12:00 Eleder Magoa. haur antzerkia. Biterin, sarrerak 3,50 euro, salgai daude Biteriko sarreran edo on line kultura.hernani.eus webgunean.

URRIAK 28

17:30 Kultur Bira auzoz auzo. Tor Magoa. Sorgintxulon. 

URRIAK 29

16:30 La puerta mágica. Haurrentzako pelikula, Biterin. 

19:30 Vacaciones de verano, pelikula, Biterin.

URRIAK 30

16:30 Vacaciones de verano, pelikula, Biterin.

URRIAK 31

Gau Beltza edo Arimen Gaua. Dobera Euskara Elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi antolatuko dira arratsalde gau parteanzehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!